“Lan mardul, sakon eta ertzik gabekoa da: lan biribila. Gertakari historikoen lekukoa ez ezik, Pedro Luis Uriarte gure herriarentzat giltzarri izan zen prozesuan lemazain ere izan zen, eta haren eskutik ulertzen da, beste edozein modutan baino argiago, Kontzertu Ekonomikoaren ekarpena.
Harritu egin nau zein ongi harilkatu ditu egileak liburu baten nekez aurkitzen diren alderdi biak. Batetik, gaiaren zorroztasuna eta gertakari historikoekiko erabateko fideltasuna; datuak eta Kontzertu Ekonomikoaren definizio eta bilakaera historikoaren tratatu bat zatekeen lana, alde horretatik begiratuta. Bestetik, norberaren ikuspuntua, bizipenak, gertakari horiek hitz egiten duenarengan sortu zutena; memoria-liburua litzateke eskuartean duzun lana, irakurle, ertz horretatik begiratuz gero, geure historian mugarri bat izan zen une zehatzean aparteko garrantzia izan zuen lekuko eta protagonistaren ahotsa ozen entzuten baita pasarte askotan, eta apalago bada ere, entzungarria da guzti-guztietan. Bi elementuen konbinazioak aberastu egiten du lana, eta aberastu egiten gaitu irakurleak.
Xehetasunak gora-behera (asko eta zorroztasun erabatekoarekin aurkeztuta guztiak), egileak erronka uzten digu lerro artean: uler dezagun Kontzertua, bere luze-zabalean, geure etorkizun-proiektuaren oinarriak sendotzen jarraitzeko.
Ez da atzerabegiratua soilik. Beste ezeren gainetik, etorkizuna eraikitzeko geure erantzukizuna da”.
Pilar Kaltzada
Komunikatzailea eta euskal hiritarra