Kontzertu ekonomikoak eguneroko bizitzan duen garrantzia kontuan hartzeko eskatu dio Uriartek gizarteari. «Gastu publikoaren atzean pertsonak daude», azpimarratu du.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu gisa diktaduraren ostean ezarritako lehen kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen Pedro Luis Uriartek (Bilbo, 1943). Sistema goitik behera aztertu du, eta 3.000 orrialdeko liburu bat da bi urte hartu dizkion gogoeten emaitza. Ezjakintasuna eta errakuntzak —«kritikatzen dutenen %99k ez dakite zertaz ari diren», dio zorrotz— borrokatzea du helburu, baina, era berean, aldarrikatu eta defendatu egin nahi du finantzaketa sistemak EAEko gizartearentzat duen balio praktikoa. Liburua —El Concierto Economico Vasco. Una Vision Personal (Euskal Kontzertu Ekonomikoa. Ikuspegi pertsonal bat)— www.elconciertoeconomico.com helbidean dago eskuragai.
Elkarrizketa osorik irakurri nahi baduzu click-a egin ezazu hemen.